XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


bere ezkaten azpitik,
bizia du zurrupatzen,
berak sortutako ordenatik.
Ustel eta gogabe,
dauzka oraindik biziak,
Angramainek nahi hutsez
mugitzen dira hariak.
dantza madarikatua,
anezka baten antzera,
hor dabil ziztu bizian,
alde batetik bestera,
hilator eskerga hori
bizkor prestatzera.
Ordena zehatza, ihesbide gabea,
dena pentsatu eta neurtua
sarea etenezina da,
beldurrak bilbatua.
Beldurra eta zuhurtzia
Angramainen patua.

JOJO:


Ene herri eder!
Ene Biharrerri!
nik asmatzean,
bai zinela berri,
beste izenik nola
bestela ezarri?
Baina esan, nolatan
da sortu amildegi?
Mundua erdibitzea
al zaio horri zilegi?

BUFOIA:


Armiarma andreak
badu errurik,